Fikotoxina

Fikotoxinak (grekeratik, phykos, “alga”, toxikon, “toxina”) zianobakterioak eta alga eukariotoak barneratzen dituen " alga " izeneko talde polifiletikoak, gehienbat Dinophyta dibisioak, ekoizten dituen kimiko konplexu alelopatikoak dira, bidezidor metaboliko sekundarioetatik eratorriak direnak. Orokorrean, metabolito sekundario hauek ez dira kaltegarriak ekoizlearentzat, bai ordea izaki arrotzentzat; izan ere, haien funtzio nagusia harrapakari, bizkarroi eta leihatzaileen aurka egitea baita. Gehienak neurotoxinak dira.

Dinoflagelatuak dira fikotoxinen ekoizle nagusiak; hala ere, toxinak sortzen dituzten diatomeo, zianobakterio, haptofito eta errafidofizeoak bezalako alga-organismoak ere ezagutzen dira. Alelokimiko hauek kopuru txikietan ekoizten dira, hauen sintesiak gastu energetiko handia suposatzen baitu.

Marea gorria fenomenoa 2017. urtean Iwakiko portuan

Kontzentrazio jakinetan toxina hauek kalte ekologiko handiak sor ditzakete. Hau, baldintza eutrofikoetan sortutako bloom izeneko alga-loraldietan ematen da hain zuzen ere, non toxinak masiboki sintetizatzen diren, marea gorria fenomenoa sortuz esaterako. Fenomeno hauek betidanik gertatu arren, geroz eta ugariagoak dira klima aldaketaren ondorioz, tenperatura aldaketa baita hauek erregulatzen dituen faktoreetako bat, besteak argitasuna, gazitasuna eta uraren turbulentzia izanik. Efektuak zenbaitetan antzemanezinak izan arren, fitoplanktonaren banaketa geografikoa guztiz aldatzeko potentziala eduki dezakete. Gainera, fikotoxina hauek kate trofikoan pila daitezke, arrain, muskuilu eta bestelako itsaskien bidez gizakiraino iritsiz. Hala, haiek eragiten dituzten ondorioak oso kaltegarriak dira ekonomia, ingurumen eta osasun-arloetan.


Urtean 6000 biztanle izaten dira intoxikatuak, hilkortasun-tasa %1’5-ekoa izanik; hau handiagoa da arrain, itsas-ugaztun eta hegaztietan ordea[1].

  1. (Ingelesez) Ficotoxinas marinas: métodos de detección en extractos de molusco.. Univ Santiago de Compostela (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).

Fikotoxina

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne