Fon herria | |
---|---|
| |
Biztanleak guztira | |
4-5 milioi | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Benin 4.238.901 | |
Hizkuntza | |
Fonera | |
Erlijioa | |
Vudua, Kristautasuna | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Adjak, eweak |
Fon herria, dahomey ere deitua, mendebaldeko Afrikako talde etnolinguistikoa da. Beningo etnia nagusia izateaz gain, 4,2 milioi lagun, Togoko hegoaldean eta Nigeriako hego-mendebaldean ere bizi dira. Fonera da haien hizkuntza. Herri nekazaria da, batez ere artoa eta olio-palmondoa lantzen duena. Eskulangintzan ere aritzen dira. Gizarte fon tradizionaleko hierarkia zorrotza zen, eta aginte-maila handia zuen erregeak. Fon herrikoak izan ziren Dahomeyko azken erregeak.