Anaia Txikien Ordena (latinez: Ordo Fratum Minorum, O.F.M. laburtua), eskuarki Frantziskotarrak deitua, eskeko ordena katolikoa da, frantziskotar familiaren adarrik nagusiena.
Frantzisko Asiskoak sortu zuen, XIII. mendearen hasieran, pobretasun erabatekoan eta ebanjelioko espirituaren arabera bizitzeko helburuz. Denborarekin ordena zenbait adarretan banandu zen, 1897ko urriaren 4n Leon XIII.a aita santuak bateratu zituen arte, Felicitate quadam buldaren bidez[1]. Hala ere, Kaputxinoak (OFM.Cap.) eta Komentualak (OFM.Conv.) bateratze horretatik at gelditu ziren.