Fuksia
|
Kolore koordenatuak
|
Hamaseitarra
|
#FF005A
|
RGB
|
(r, g, b)
|
(255, 0, 90)
|
CMYKN
|
(c, m, y, k)
|
(0, 100, 45, 0)
|
HSV
|
(h, s, v)
|
(229°, 100%, 100%)
|
- Artikulu hau koloreari buruzkoa da; landareari buruz diharduena beste hau da: «Fuksia (landarea)»
Fuksia kolore gorrixka bizia edo arrosa-kolore indartsua da. Haren izena fuksia izeneko landare batetik hartuta dago; honek, halaber, horrelaxe izendatuta dago Leonhart Fuch ikerlari alemaniarraren ohorez. Jende askok pentsatzen du magenta- eta fuksia-koloreak guztiz berdinak direla; hala eta guztiz ere, bi kolore hauek oso desberdinak dira kolore-paleta batzuetan. Izan ere, magenta fuksia baino marroixeagoa adierazi ohi da. Askotan magenta-kolorea lotuagoa dago morearekin eta fuksia, berriz, gorriarekin.