Gadget

Gadget bat helburu eta funtzio jakin batzuk dituen gailua da, normalean txikiak, praktikoak eta aldi berean berritzaileak direnak. Gadgetei batzuetan gizmo[1] edo widget[2] deitzen zaie.

Halaber, gadget izena mini-aplikazio kategoria berri batzuei eman zaie baita ere. Aplikazio hauek zerbitzuak hobetzeko, informazioa eskaintzeko edo World Wide Web-en egiten diren edozein ordenagailuen interakzioak aipatzeko diseinatuak izan dira. Esate baterako, negozio-aplikazio baten hedapen bat izango zen, erakundearen estatusaren informazioa ematen duena.

Normalean gailu elektroniko eramangarriei gadget deritze, PDAk, mugikorrak, Smartphon-ak eta mp3 erreproduzitzaileak, besteak beste.

  1. (Gaztelaniaz) «Significado de GIZMO en el Diccionario Cambridge inglés» dictionary.cambridge.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-21).
  2. (Gaztelaniaz) «Significado de WIDGET en el Diccionario Cambridge inglés» dictionary.cambridge.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-21).

Gadget

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne