Gaochang | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Estupa budista Gaochang hiriaren hondarretan | |
Datuak | |
Estatu burujabe | Txinako Herri Errepublika |
Eskualde autonomo | Xinjiang |
Eskualdea | Xinjiang |
Koordenatuak | 42°51′10″N 89°31′45″E / 42.852777777778°N 89.529166666667°E |
Azalera | 4.5997 km² |
Historia | |
Garaia | K.a. I. mendea |
Uztea | K.o. XIV. mendea |
Gaochang (uigurreraz: قۇچۇ; txineraz: 高昌; pinyineraz: Gāochāng) edo Kara-Khoja (uigurreraz: قاراغوجا) Txinako ipar-mendebaldean dagoen Xinjiang probintziako antzinako hiri baten hondarrak dira, gaur egungo Turfan hiritik 30 kilometro hego-ekialdera daudenak[1]. Zetaren Bidean asentamendu garrantzisua izan zen. Gaochangetik gertu beste eremu arkeologiko garrantzitsu bat aurkitzen da, Astana hilerria.