Gemologia harribitxien identifikazio, analisi, eta ebaluazioan oinarritzen den mineralogiaren adar bat da[1], mineralogia geologiaren adar bat izanik. Gemologiaren eginkizun nagusi bat harribitxiak beraien imitazio eta bertsio sintetikoetatik desberdintzeko metodo eta prozedura zorrotz batzuk ematea da. Prozedura hauen artean instrumentu eta aparatu desberdinek egiten duten neurketa kontuan hartu ahal ditzakegu (adibidez neurketa kristalografikoak, fotometrikoak, mikroskopia, espektroskopia, etab.).
Gemologoak hainbat diziplina ezagutu behar ditu: kristalografia, optika, matematikak, kristalokimika, kimika analitikoa eta harribitxien sintesi eta imitazioa, besteak beste.