Gilda 1946ko Charles Vidor hungariar-estatubatuar zinema zuzendariaren zinema beltzeko drama filma da. Rita Hayworth, Glenn Ford eta George Macready aktoreek antzeztu zuten.
Zalantzarik gabe filma honetako nahiz zinemaren historiako une gogoangarriena Rita Hayworth aktoreak antzeztutako femme fatale delakoaren ikur den pertsonaiak eszenatokian abesten duen bitartean sentsualki eskularruak kentzen dituenekoa da; garai hartan hainbat herrialdeetan zentsuratu zen eszena hain zuzen, tartean, Espainia bertan. Soinu bandak Amado mío edota Put the Blame on Mame bezalako abestiez osatua dago, baino, Rita Hayworthek playbackean abestu zituen abestiak eta abestietako ahotsa Anita Ellis kanadar abeslariak ipini zuen.