Gilling | |
---|---|
Eskandinaviar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Seme-alabak | Suttungr (en) eta Baugi |
Kidetza | Jötunn Hrimthurs (en) |
Gilling, eskandinaviar mitologian, Jotun bat zen, Suttungen aita. Bera eta bere emaztea, Fjalar eta Galar nanoek hil zituzten.
Gilling, nahiko erraldoi leloa zen. Fjalar eta Galar nanoek, laku baten erdirantz arraun egin zezan konbentzitu zuten. Ondoren, txalupa urperatu zuten, eta, urperaketaren hondarrekin, kostaldera iritsi ziren, Gilling, halakorik egiteko nahiko traketsa zena, ito egin zen bitartean.
Bere emaztea, bi nanoak bere etxearen sabaira igo eta Gilling hil dela gogor axanpatzen dutenean eraila da. Gillingen emaztea, etxetik, korrika eta atsekabetuta irteten denean, Fjalar eta Galar nanoek erraldoiaren burura errota baten gurpila botatzen dute, hau hilez. Gillingen seme zen Suttungek, mendekatuko zela esan zuen, eta bi nanoak, itsasgorak ia estaltzear zegoen harkaitz batetara lotu zituen. Nanoek, askatzeko erregutu zioten, ezti-ur magikoa eskainiko ziotela eta. Eta Suttungek onartu egin zuen.