Soziologia arloan, gizarte-kohesioa[1] edo kohesio soziala gizarte-egitura, erakunde edota talde jakin bat osatzen dutenen arteko lotura bermatzen duten harremanen multzoa da.[2] Interakzio sozialak taldearen barruan duen intentsitatearen neurketa bat da; indize-test baten bidez izan daiteke, edo kasu bakoitzerako deskribatu edo definitu daiteke. Kohesioaren aurka egiten du anomiak, hau da, arauetan oinarritzen ez den portaerak, eta pairamena indartzen du.
Hau da, harremanak adostuak dira eta gobernatuak diren eta gobernatzen duten taldeen artean bidezkotzat jotzen dira. Autoritateen jardun egokiaren pertzepzioa eta autoritate horiek errespetatuak izatea eskatzen edo inplikatzen dute, baita ondasun komuneko ekintza bat egotea ere.