FSH gonadotropinaren egitura (α-FSH, berdea, eta β-FSH, laranja) hartzailearekin batera (urdina).
Gonadotropina deritze ornodunen adenohipofisiko zelula gonadotropoek jariatzen dituzten hormona glikoproteiko polipeptidikoei .[ 1] [ 2] [ 3] Familia horren barruan hainbat hormona daude: ugaztunen hormona folikulu-estimulatzailea (FSH), hormona luteinizatzailea (LH) eta gonadotropina plazentalio eta korionikoak (CG). Azken horien barruan daude giza gonadotropina korionikoa (GGK) eta ekinoen gonadotropina korionikoa (eCG)[ 4] . Arrainek ere talde horretako bi gonadotropina dauzkate gutxienez.
Gonadotropinak funtsezkoak dira sistema endokrinorako : hazkunde normalaren, garapen sexuala ren eta ugalketa-funtzioaren erregulazioaz arduratzen dira[ 5] . Gonadetan jarduten dute gametoen eta sexu-hormonen ekoizpena kontrolatzeko. Adenohipofisiak LH eta FSH hormonak jariatzen ditu. GGK eta eCG, aldiz, gizakien eta ekinoen plazentek jariatzen dituzte haurdunaldian zehar[ 6] .
Hormona naturalez gain, zenbait gonadotropina-prestakin farmazeutiko daude erabilera terapeutikorako , batez ere, ugalkortasun -arazoetarako.
↑ Gonadotropin-releasing hormone : molecules and receptors. (1st ed. argitaraldia) Elsevier 2002 ISBN 0-444-50979-8 . PMC 50582787 . (Noiz kontsultatua: 2019-11-28) .
↑ Pierce, J G; Parsons, T F. (1981-06). «Glycoprotein Hormones: Structure and Function» Annual Review of Biochemistry 50 (1): 465–495. doi :10.1146/annurev.bi.50.070181.002341 . ISSN 0066-4154 . (Noiz kontsultatua: 2019-11-28) .
↑ Stockell Hartree, A; Renwick, A G C. (1992-11-01). «Molecular structures of glycoprotein hormones and functions of their carbohydrate components» Biochemical Journal 287 (3): 665–679. doi :10.1042/bj2870665 . ISSN 0264-6021 . (Noiz kontsultatua: 2019-11-28) .
↑ Goodwin, R.G.; Moncman, C.L.; Rottman, F.M.; Nilson, J.H.. (1983). «Characterization and nucleotide sequence of the gene for the common α subunit of the bovine pituitary glycoprotein hormones» Nucleic Acids Research 11 (19): 6873–6882. doi :10.1093/nar/11.19.6873 . ISSN 0305-1048 . (Noiz kontsultatua: 2019-11-28) .
↑ Chin, W. W.; Godine, J. E.; Klein, D. R.; Chang, A. S.; Tan, L. K.; Habener, J. F.. (1983-08-01). «Nucleotide sequence of the cDNA encoding the precursor of the beta subunit of rat lutropin.» Proceedings of the National Academy of Sciences 80 (15): 4649–4653. doi :10.1073/pnas.80.15.4649 . ISSN 0027-8424 . (Noiz kontsultatua: 2019-11-28) .
↑ GOLOS, THADDEUS G.; DURNING, MAUREEN; FISHER, JENNIFER M.. (1991-06). «Molecular Cloning of the Rhesus Glycoprotein Hormone α-Subunit Gene» DNA and Cell Biology 10 (5): 367–380. doi :10.1089/dna.1991.10.367 . ISSN 1044-5498 . (Noiz kontsultatua: 2019-11-28) .