Gresilla edo arranparrilla, haren gaineran erregosi edo txigortu behar den jakia ezartzen den sareta itxura burdinezko tresna bat da. Nagusiki, haragia eta arraina sukaldatzeko erabiltzen dira.
Sua edo txingarretatik distantzia egoki batera jartzen da. Jakiek beroa astiro bereganatzen dute, eta behin haragia bere puntuan dela, grezilla berora oraindik gehiago hurbildu eta haragien kanpoaldeak kolore urreztatua har dezan lortzen da, aurkezpen hobeagoa emanez, eta gainera kurruskaria gelditzeaz gain haragiaren koipe hondakinak deseginez.