Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Guiena

Guiena
MotaDukerri eta Q12949943 Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak43°58′37″N 0°10′34″W / 43.977°N 0.176°W / 43.977; -0.176
KokapenaOkzitania

Guiena[1] (frantsesez: Guyenne; okzitanieraz: Guiana) Okzitaniako eskualde historikoa da, egungo Frantziako hego-mendebaldean kokatua eta garai bateko Akitaniako Dukerriaren azken faseko lurraldea. Pentsatzen da Guiena Akitania izenaren herri hizkerako desitxurapen bat dela.

Honen barruan Agenais, Quercy, Périgord eta Rouergue lurralde historikoak zeuden, baita Lapurdi ingurua ere, nahiz eta tamaina desberdinak izan zituen historian, askotariko gerra eta hitzarmenen ondorioz.

Parisko Hitzarmenaren ondoren (1295) Akitaniako dukearen (Ingalaterrako erregearen) kontrolpeko lurraldea izan zen. XV. mendean, kostaldeko lur-zerrenda batek osatzen zuen, Blayetik Lapurdiraino, Bordele hiriburu zuela. 1453an, Castillongo guduaren ondorioz, Akitaniako Dukerriaren azkena heldu zen, Frantziaren eskuetan geldituz. Gaskoinia, Limousin, Saintonge eta Bearnorekin lurralde handi bat osatzen zuen.

Euskal Herriaren parte bat ere, Lapurdi, gutxi gora-behera, Guienaren parte izan zen, eta hortaz, Ingalaterrako Erresumaren kontrolpeko lurraldea.

  1. Euskaltzaindia. (2008-05-30)..

Previous Page Next Page






Guyena AN Гіень BE Gwienna BR Guiena Catalan Guyenne German Γκιγιέν Greek Guyenne English Guyena Spanish گوین (فرانسه) FA Guyenne Finnish

Responsive image

Responsive image