Hardangervidda | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | ezezaguna |
Garaiera | 1.000 m |
Mota | vidde / vidd (en) |
Azalera | 6.500 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 60°03′07″N 7°01′05″E / 60.0519886°N 7.0180327°E |
Honen parte da | Norvegia |
Mendikatea | Eskandinaviako Alpeak |
Estatu burujabe | Norvegia |
Norvegiaren banaketa administratiboa | Buskerud |
Municipality of Norway | Hol |
Hardangervidda Norvegiako hegoaldean dagoen goi-ordoki zabala da, Bergen eta Oslo hiriburuaren arteko erdibidean. 7.500 km ² inguruko azalera eduktirik, Europako goi-ordoki handiena dela esan daiteke. 1.100 metrotik 1.900 metrora bitarteko garaiarerakin, Hardangerviddak eskualde ia artikoen ezaugarri batzuk ditu. Klima-baldintzak bereziki gogorrak dira, eta landare-espezie artiko batzuen hegoaldeko muga osatzen dute.
Goi-ordokiaren azalera gehiena 1981ean sortutako izen bereko parke nazionalak babesten du. Hardangervidda turismorako eta aisialdirako leku ezaguna da, eta aire zabaleko jarduera askotarako aproposa da. Eskualdea Buskerud, Hordaland eta Telemark konderrien artean dago.
Goi-ordokia ur-eremu ugariz betea dute, egoera solidoan nahiz likidoan. Hardangerviddako aintzira garrantzitsuenak Møsvatn, Totak eta Songevatnet dira. Hardangerjøkulen glaziarrak ere azalera handia hartzen du, eta Norvegiako glaziarrik handienetako bat osatzen du. Goi-ordokian sortzen diren ibai nagusiak Hallingdalselva eta Skiensvassdraget dira.