Harlauza[1] bat harri handia, mehea eta laua da, batez ere zoladura, estalki eta antzekoetan erabiltzen dena. Galtzadarriekin alderatuta, handiagoak eta zapalagoak dira.
Ohikoak dira kale eta plazetako zoladura gisa, batez ere auzo historikoetan. Erresistentzia handiko harriak erabiltzen dira, hala nola granitoa, basaltoa edo kareharria, erabiltzaileen pisu eta marruskadurari aurre egiteko. Egun, funtzio berarekin zementu edo hormigoizko lauzak ere erabiltzen dira.