Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Hermafroditismo

Hermes/Merkurioren ikurra, hermafroditismoaren sinboloetako bat.

Hermafroditismo edo hermafrodismoa ugal-organo arra eta emea dituen izaki bizidunaren ezaugarria da, eta beraz bi motetako gametoak sortzeko gai dena.[1] Gametoak sortzeko gaitasunik ez duten izaki bizidunei ere definizio hau aplikatzen zaie, zenbait kasutan.

Nahiz eta izaki hermadrofitetan bi motatako gametoak izan, normalean ez dute euren burua ernaltzen. Orokorrean kide batekin elkartu eta elkar ernaltzen dute, biak arra eta emea izanez. Hala ere, nagusiak direnean sexu batekin edo bestearekin bakarrik ernaltzen diren denboraldiak izan ahal dute.[1] Arrain batzuen kasuan bizi erdian sexu bat izan dezakete, ernaldu eta gero beste sexura aldatu.[2] Zenbait espezietan ingurune baldintzek eragiten dute sexu bat edo beste izatea, eta batzutean populazioaren ezaugarriek ere bai (zenbait arrainek inguruan maiztasun gutxiagoz agertzen den sexua hartzen dute, ugalketa aukerak handitzeko).[3]

Teniak dira euren burua ernal dezaketen izaki bizidun bakarrak, gainerako hermafrotida guztiek beste norbait behar dute. Landareetan ere antzera gertatzen da, landare batzuek bi gameto-motak dituzte, hala ere bi sexuak ez dira aldi berean helduarora iristen beraz, ernalketa gertatu ahal izateko ernalketa polinizazio bidez egin behar da, landare fanerogamo deituak.

Gizakietan nahiko arraroa da benetako hermafroditismoa (pertsona batek barrabilak eta obulutegiak edukitzea). Kasu horretan, pertsonaren kanpoko ernal-organoak maskulinoak dira, baina gonadak eta zelularen ezaugarri kromosomatikoak femeninoak.

Hermafrodita izena greziar mitologiako Hermafrodita pertsonaiatik dator, Hermes eta Afrodita guraso zituena eta gizonezko eta emakumezkoen ezaugarriak zituena.

  1. a b (Ingelesez) «Definition of HERMAPHRODITE» www.merriam-webster.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  2. «Como se reproducen los Peces» web.archive.org 2011-11-21 (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  3. Lexartza Artza, Irantzu. (2004). Sexuen arteko mugan. Elhuyar aldizkaria.

Previous Page Next Page