Hertzainak | |
---|---|
Hertzainak 2012ko apirilaren 28an, Tito Aldamaren omenez Gasteizen egindako berragerpen labur batean. | |
Datuak | |
Jatorria | Araba |
Musika mota | Rock Punk Ska |
Urteak | 1981 - 1993, 2019 - 2023 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Soñua, Oihuka |
Taldekideak | |
Josu Zabala Ajuriagerra Gari Enrique Kike Txanpi Bingen Mendizabal Tito Kurro Delfo | |
Lehengo taldekideak | |
Xabier Montoia Gamma | |
Informazio gehigarria | |
https://hertzainak.eus/ | |
Hertzainak 1981. urtean Araban sortutako euskal rock taldea zen. Euskal Rock Erradikala eta Euskadi Tropikala delako mugimenduetan sarturik zeuden.[1]
1981eko gabon zahar gauan estreinatu ziren Gasteizen. The Clash taldearen euskarazko bertsio batekin hasi ziren. Lehenengo diskoetan punkaren probokazioa ska eta reggae erritmo dantzagarriekin nahasten zuten, letretan Euskal Herriko egoera sozio-politikoa islatuz. Esate baterako, Pakean utzi arte kanta, Javier San Martin Goikoetxea Piti Komando Autonomo Antikapitalistetako kide zenduari eskaini zioten, musika taldearen laguna baitzen.
Hasierako taldekideak Josu Zabala Ajuriagerra, Kurro, Delfo, Txanpi eta Kike ziren. 1982ko udan, Xabier Montoia "Gamma"-k taldea utzi eta Gari sartu zen taldean. 1993an, taldeak agur esan zuen, Donostiako Anoeta kiroldegian eskainiriko emanaldian. Oraindik, taldekide batzuek bakarka kantatzen jarraitzen dute: Txanpi Doctor Deseo taldean, Gari bakarka eta Josu Zabala Ajuriagerra Zazpi Eskale eta Gu ta Gutarrak taldeetan.
2022an agur kontzertu berriak iragarri zituzten.