Hi-NRG

Hi-NRG
Jatorria
Sorrera-urtea1978
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak eta Erresuma Batua
Ezaugarriak

Hi-NRG, "High Energy" ahoskatua (euskaraz "Energia Handia"), 1970eko hamarkadaren amaiera eta 1980ko hamarkadaren hasieran AEBetan disco musika eta Dance musika elektronikoaren nahasketatik sortutako azpigenero bat da. 1980ko hamarkadan zehar diskoteketan entzun ta jartzeaz gain nagusi izan zen, dantza egiteko asmoz konposatutako musika baitzen.

Bere ezaugarri nagusiak doinuen denboran azkartasuna, staccato hit-hat erritmoak eta sintetizadoreen erabilera da.

1983-1985 artean AEBetako eta Erresuma Batuko LGTB komunitatearen ikur izan arren, gainontzeko Europan ere bestelako jendearen artean arrakasta izan zuen.

Azpigenero honen eraginez beste zenbait azpigenero ere sortu ziren, tartean, techno (Chicago), Eurobeat (Europa), Italo disco (Italia), new beat (Belgika) eta abar. 1980ko hamarkadaren amaieran house (Detroit) musikaren zabalkundearen oinarria ere izan zen.


Hi-NRG

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne