Hipodromo edo zalditokia (Greziera klasikozko hippos "zaldia" eta dromos "lasterketa" hitzen lotunea) zaldi-lasterketetarako esparru itxia da. Inguruan harmailak eta erdigunean pista ditu. Normalean lurrezko pistetan trostariek eta belarrezkoetan odolgarbiek lasterketa egiten dute.
Bertan, ikusleek apustuak egin ditzakete.