Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Hizlari-ezagutza

Hizlari ezagutza hizlari baten ahotsaren ezaugarriei esker pertsona hori identifikatzen saiatzen den teknika da. Normalean, Nor ari da hitz egiten? galderari erantzuteko erabiltzen da ezagutza, pertsona honen identifikazioa kontratatzeko edota egiaztatzeko.

Hizlariaren ezagutza orain dela 40 urte baino gehiago erabiltzen hasi zen eta gizaki bakoitzaren ezaugarri akustikoen ezberdintasunak erabiltzen ditu zorroztasuna lortzeko. Hizlari bakoitzak patroi batzuk jarraitzen ditu hitz egiterakoan, bai anatomiagatik eta bai jokaeragatik.

Informatikako segurtasunaren arloan ere erabilia den teknika da, erabiltzaile bat bereizteko edota hau identifikatzeko, bere hitz egiteko moduaren arabera.


Previous Page Next Page