Inklings talde literario britaniarra izan zen. Partaide gehienak Oxfordeko Unibertsitatearekin lotuta zeuden eta sinismen kristauak zituzten. Taldearen bilkurak 1930eko hamarkada hasieran hasi zen hirurogeiko hamarkada arte; izan ere, taldearen urte aberatsenak 1949 arte iraun zuen.[1] Literatura zale porrokatuak ziren eta narratibari eta fikzioari balore berezia ematen zieten. Fantasiazko literatura bultzatu zuten.