Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Intsentsu-kopa

Artikulu hau ontzi liturgikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nabeta (argipena)».
Intsentsu-kopa
sacred vessel (en) Itzuli, Catholic liturgical object (en) Itzuli eta incense holder (en) Itzuli

Intsentsu-kopa[1] edo nabeta (latinez Navicula edo Naviculum) edo Eliza Katoliko eta Anglikanoetan intsentsua gordetzeko erabiltzen den ontzi bat da, liturgian erabiltzeko. Intsentsu-ontzia vasa sacra edo ontzi sakratu kontsideratzen da eta, beraz, bedeinkatu egiten da lehen aldiz erabili baino lehen.

Metalezko kopa edo ontziak izan ohi dira, tapa eta oinarri dute, eta itsasontzi baten forma izaten du sarri, hortik bere izena latinez eta hizkuntza erromantzeetan (naveta, navette). Ontzia koilara txiki batekin dator, eta horrekin intsentsu-aleak jartzen dira.

Elizaren historian zehar, nabetak, beste tresna liturgiko batzuk bezala, sarritan artistikoki diseinatu ziren, material noblez eginak eta era aberatsean apainduak.

17. mendeko zilarrezko nabeta, Nafarroako Museoan erakusgai.
  1. «OEH - Bilaketa - Intsentsu» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).

Previous Page Next Page






Loďka Czech Weihrauchschiffchen German Naveta (religión) Spanish Navette (liturgie) French Navikula ID Navicella (Liturgia) Italian 향 그릇 Korean Scheepje Dutch Łódka (liturgia) Polish

Responsive image

Responsive image