Isolda[1] (izenaren beste bertsio batzuk Iseult, Isolde, Iseo, Yseult, Isode, Isoude edota Isotta dira, beste batzuen artean), Tristan eta Isoldaren arturiar elezaharreko zenbait pertsonaiaren izena da. Izena, Adsiltiatik dator, "begiratua dena" esan nahi duena. Ezagunena, Isolda Irlandakoa da, Marko Kornuallesekoaren emaztea eta sir Tristanen maitalea. Bere ama ere, Irlandako erregina zena, Isolda deitzen zen. Hirugarrena, Isolda Esku Zuriena da, Hoel Bretainiakoaren alaba, Sir Kahedinen arreba, eta, azkenik, Tristanen emaztea izan zena. Richard Wagnerren Tristan eta Isolda operarako inspirazioa izan zen.