Istriera | |
---|---|
Istrieraren hedapena (berdez 1850ean, grisez 1900ean eta gorriz 1950ean; 2000n Rovigno (Rovinj) eta Dignano (Vodjan) udalerrietan soilik. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Kroazia, Italia |
Hiztunak | 1.000-2.000 |
UNESCO sailkapena | 4: arrisku larrian |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak italo-mendebaldeko hizkuntzak Italo-Dalmatian (en) Dalmatian Romance (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua eta silabadun hizkuntza |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | ist |
Ethnologue | ist |
Glottolog | istr1244 |
UNESCO | 363 |
IETF | ist |
Endangered Languages Project | 3440 |
Istriera[1] Istriako penintsulako mendebaldean hitz egiten den erromantze hizkuntza da. Bereziki Rovinj (Rovinj) eta Vodnjan (Vodjan) Itsaso Adriatikoko kroaziar udalerrietan mintzatzen da.
Hiztunek euren herrien arabera izendatzen dute hizkuntza eta, hori dela eta, hainbat modu darabiltzate: bumbaro, vallese, rovignese, sissanese, fasanese eta gallesanese. Istriera izena Graziadio Isaia Ascoli italiar hizkuntzalariak XIX. mendean sortu zuen.
Hiztunak mila inguru dira eta, hortaz, galtzeko arrisku larrian dagoen hizkuntza gisa sailkaturik dago.