Italiota[1] (antzinako grezieraz: Ἰταλιῶται, Italiōtai) Italiar penintsulako hegoaldean, Napoli eta Sizilia artean, bizi zen erromatarren aurreko herria izan zen. Oso herri helenizatua izan zen, izan ere, erromatarrek eskualdeari Magna Graecia edo "Grezia Handia" zioten. Italioten Liga Tarentok gidaturik zegoen.[2]