JDAM

JDAM
guided bomb (en) Itzuli
Fabrikazioa
FabrikatzaileaBoeing
Ekoizpen osoa500.000
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ekoizpen-lekuaSt. Charles
Historia
Zerbitzuaren hasiera1997

Joint Direct Attack Munition delakoa (ingelesezko siglak: JDAM) edo Zuzeneko Eraso Bateraturako Munizioa kostu txikiko kita da, Boeing-ek fabrikatutakoa, eta erorketa libreko bonbak doitasunezko bonba gidatu bihurtzen ditu, artikulu horrek nabigazio inertzialeko sistema bat baitu, GPS hargailu bati egokitua. Fabrikatzailearen arabera, sistema horrek 28 km-ko irismena du gehienez, 230 eta 910 kg bitarteko bonbetara doi daiteke eta +/- 13 m-ko doitasun zirkularra ematen die. 1998z gero dago operatibo sistema hau[1].

Mik 84 bonba GBU-31 JDAM kitaz hornituta

Ameriketako Estatu Batuek eta bere aliatuek parte hartutako azken gatazka armatuetan, bonba horiek oso fidagarriak eta zehatzak direla frogatu da, edozein egoera meteorologikotan eta helburutik oso urrun jaurti baitaitezke hegazkinetik. Israelgo armada 2023ko urrian hasitako Gazako erasoan baliatzen ari da JDAM sistema, baita egitura zibileei erasotzeko ere[2].

  1. (Ingelesez) «Joint Direct Attack Munition GBU- 31/32/38» Air Force (Noiz kontsultatua: 2023-12-06).[Betiko hautsitako esteka]
  2. (Ingelesez) «Israel/OPT: US-made munitions killed 43 civilians in two documented Israeli air strikes in Gaza – new investigation» Amnesty International 2023-12-05 (Noiz kontsultatua: 2023-12-06).

JDAM

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne