Jitsi

 Jitsi
Jatorria
Sorrera-urtea2003
Azken bertsioa2.10
Honen izena daramaInstalazio elektriko
Ezaugarriak
EuskarriaJava makina birtual
Programazio-lengoaiaJava eta JavaScript
Sistema eragileaGNU/Linux, BSD, Microsoft Windows, MacOS X, iOS eta Android
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaApache Lizentzia 2.0.
Kokapena
JabeaBlueJimp (en) Itzuli eta Atlassian (en) Itzuli
Euskaraz
EuskarazBai[1]

https://jitsi.org/projects/
Facebook: jitsi Twitter: jitsinews Youtube: UCyXuxN-aNUpRv0juUXLyjbw GitHub: jitsi Edit the value on Wikidata
Iturri-kodeahttps://github.com/jitsi/jitsi eta git://github.com/jitsi/jitsi.git

Jitsi (lehenago SIP Communicator) bideokonferentzia, VoIP eta bat-bateko mezularitzako aplikazio bat da, software librea eta kode irekikoa dena. Sistema eragile ohikoenekin badabil, baina aplikazioa instalatu gabe ere erabil daiteke Webetik Chrome edo Firefox nabegatzaileak erabiliz meet.jit.si webgunetik. Web erabilera hori oso erraza da eta doako erabilera komunitarioa ahalbidetzen du.

Bat-bateko mezularitzako eta telefoniako hainbat protokolorekin bateragarria da. GNU Lesser General Public License pean argitara eman zen. Jitsi software librea eta kode irekikoa da.

Jitsi hainbat webgune plataformarako, eta hainbat sistema eragiletarako aukerak ematen ditu: Windows, Linux, Mac OS X eta Android sistemetarako ahots multiplataforma librea (VoIP), bideokonferentzia eta berehalako mezularitza aplikazioen bilduma da.

Jitsi proiektua Jitsi Desktopekin hasi zen (lehenago SIP Communicator izenarekin ezagutzen zen). Hazkundea, batez ere, WebRTC, proiektuari esker lortu zuen. Geroago, taldeak Jitsi Meet gehitu zuen, ziur aski Jitsi taldeko aplikaziorik ezagunena.

Jitsi Meet Interneteko webguneetan, Android eta iOS bezeroak biltzen dituen bideokonferentziarako aplikazio osoa. Jitsik, besteak beste, eskaintzen du meet.jit.si bezeroa, Jitsik antolatutako komunitatearentzat doako zerbitzua. (Software librearen komunitatean komentatu egin dute mezularitza zerbitzu batean hirugarren baten zerbitzaria erabiliz gero, meet.jit.si kasu, zifratze sistema ezin dela hain segurutzat jo[2]. Baina lanean ari dira E2EE zifratz sistema 2020an eskaintzeko[3][4][5].

Taldean beste proiektu batzuk ere badaude; Jigasi, lib-jitsi-meet, Jidesha eta Jitsi izena duena.

Jitsik hainbat erakunderen laguntza jaso du, hala nola NLnet Fundazioarena, Estrasburgoko Unibertsitatearena eta Alsazia Eskualdeetako laguntza. Google Summer of Code programan ere parte-hartze ugari izan ditu.

2014ko azaroaren 4an, "Jitsi + Ostel "-ek 7 puntutik 6 puntu lortu zituen Electronic Frontier Fundazioaren mezularitza-txartel seguruaren puntuazio sistemaren arabera. Puntu bat galdu zuten kode auditoria independentea aspaldi egin gabe zeukatelako.

  1. (Ingelesez) «lang: improve Basque translation by saghul · Pull Request #6651 · jitsi/jitsi-meet» GitHub (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
  2. (Ingelesez) «Is Jitsi Meet end-to-end encrypted? · Issue #409 · jitsi/jitsi-meet» GitHub (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
  3. Chan, Rosalie. «Open source platform Jitsi plans to start offering a major security feature that Zoom, Microsoft, and Google lack: End-to-end encryption for video conferencing. Here's how it plans to take on its rivals» Business Insider (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
  4. (Ingelesez) Nadeem, Mahnoor. Video Calling App Jitsi is Getting End-to-end Encryption Unlike Zoom. (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
  5. (Ingelesez) «This is what end-to-end encryption should look like!» Jitsi 2020-04-12 (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).

Jitsi

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne