Jubileu edo urte santu kristautasunean eta judaismoan, bekatuen barkamena unibertsala bilatzen duen urte berezia da. Juduen artean, Jainkoari eta atsedenari esleitutako urtea da, berrogeita hamar urtetik behin ospatu behar zena.[1] Lebitarrenean honela agintzen zuten:
« | Berrogeita hamargarren urtea urte santutzat hartuko duzue eta "Jubileu Urte" emango diozue izen. Urte horretan askapena aldarrikatuko duzue zeuen lurraldeko biztanle guztientzat: nork bere lurren jabetza berreskuratu ahal izango du, nor bere senitartera itzuliko da. | » |
Eliza katolikoak hogeita bost urtetik behin kristauen bihotz-berrikuntza eta bekatuen barkamenerako garai gisa egiten duen urte santua da.[1]
Kristautasunean, lehendabizikoz 1300. urtean ospatu zuten, Bonifazio VIII.ak hala aginduta.[2] Kristauek ohikoa dute Erroma, Jerusalem edo Santiago de Compostelara joatea (Jakuetar Urte Santua).