KV61 | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Egipto |
Egiptoko gobernadore-herria | Luxor Governorate |
Hiria | Luxor |
Koordenatuak | 25°44′27″N 32°36′08″E / 25.7408°N 32.6022°E |
KV61 izenekoa Erregeen Harana deritzon Tebastar nekropolian dagoen hilobi bat da. Theodore Monroe Davisen babesarekin Ernest Harold Jonesek aurkitu zuen 1910ean, urte honetan lehen indusketak hasiz, baina ez zen objektu edo idazkunik aurkitu.
Hilobi honen jabea ezezaguna da, eta bere itxuragatik hilobia ez zen sekula erabili eta gainera eraikuntza amaitu gabe dago. Sarrera putzu batez eta gela xalo batez osatua dago. 6,30 metro inguruko luzerakoa, ez du apaindurarik. Ernest Harold Jonesek sekula ez zuen hilobi honi buruzko txostenik argitaratu.