Kamikos | |
---|---|
Aztarnategi arkeologiko infotaula | |
Eskualdea | Sizilia |
Koordenatuak | 37°28′51″N 13°32′47″E / 37.4808°N 13.5464°E |
Historia | |
Eraikitzailea(k) | Sikanoak |
Kultura | Sikano, greziar |
Kamikos (Antzinako grezieraz Κἀμικος) sikanotar hiri bat zen, Kokalo erregearen egoitza. Elezaharraren arabera, Dedalok ostatu hartu zuen Kretatik ihes egitean, eta Kokaloren alabak Minos hil zuten.
Diodoro Sikuloren arabera, Kamikos oraindik existitzen zen Lehen Gerra Punikoan Akragasko frouriona izanik.
Ikerlari batzuek Kamikos identifikatu dute Sant'Angelo Muxaroko hondakin prehelenikoekin, Agrigentoko probintzian. Beste batzuen ustez, Sciacca udalerrian zegoen (ikusi Monte Kronioko haitzuloak) edota Caltabellottan, guztiak Agrigentoko probintzian