Kasbah (arabieraz: قَـصْـبَـة, qaṣbah, eusk: "zitadela") medina gotortu edo islamiar gotorlekua da.[1] Kasbah hitzaren esanahia askotarikoa da, tartean omenaldiaren dorre, hirigune historiko, talaia edo gotorleku izanda.
Marokon eta Iberiar Penintsulan normalean zitadelei kasbah diote, gaztelaniazko bere baliokidea alcazaba izanda. Beste lekuetan, berriz, auzo gotortuak ziren, adibidez, Aljerko kasbah. Saudi Arabian eta Yemenen, "qasaba" izeneko eraikinak dorreak ziren.