Geometrian, Katenaria kurba lau bat da, bi puntutatik zintzilika dagoen kate, soka edo kable batek (dentsitate uniformekoa, guztiz malgua eta luzaezina izango balitz), grabitazio-eremu uniformean ezarrita, irudikatzen duena. Hitza latineko catenarĭus hitzetik dator (katearena). Katenariaren eboluta traktrizea da.