Kirol-oinetakoak kirola egiteko bereziki diseinatutako oinetakoak dira. Eguneroko jardunerako oinetako erosoak dira.[1] Hasieran kirolerako sortu zituzten, baina 1980tik aurrera janzteko zapata bilakatu ziren. Hego Euskal Herrian zapatilak edo tenisak, (tenis-oinetakoak) terminoak ere erabiltzen dira lagunarteko erregistroan.[2]