Kitinasa

Kitina
Motaglycoside hydrolase superfamily (en) Itzuli eta hydrolase, hydrolyzing O-glycosyl compounds (en) Itzuli
Masa molekularra48.500 ± 1.000 Da
Tratatzen duOnddoen aurkako babesa
RolaKitinaren lotura glikosidikoak apurtzen dituzten entzima hidrolitikoa
Identifikatzaileak
MeSHD002688

Kitinasak (EC 3.2.1.14, kitodextrinasa, 1,4-β-poli-N-azetilglukosaminidasa, poli-β-glukosaminidasa, β-1,4-poli-N-azetil glukosamidinasa, poli[1,4-(N-azetil-β-D-glukosaminida)]glikanohidrolasa, (1 → 4)-2-azetamido-2-desoxi-β-D-glukan glikanohidrolasa; izen sistematikoa: (1 → 4)-2-azetamido-2-desoxi-β-D-glukan glikanohidrolasa) kitinaren[1] lotura glikosidikoak apurtzen dituzten entzima hidrolitikoak dira. Hurrengo erreakzioa katalizatzen dute:

N-azetil-β-D-glukosamidaren (1→4)-β loturen ausazko endo-hidrolisia kitin eta kitodextrinetan.

Kitina onddoen eta zenbait animalien (moluskuak eta artropodoak barne) exoeskeletuko elementuen zelula pareten osagai bat denez, kitinasak euren kitinasa birmoldatu behar duten[2] edota beste onddo edo animalien kitina disolbatu eta digeritu behar duten organismoetan aurkitu ditugu batez ere.

  1. Chitin and Chitinases. Birkhäuser Verlag 1999 ISBN 3-7643-5815-7. PMC 41412053. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  2. Sámi, László; Pusztahelyi, Tünde; Emri, Tamás; Varecza, Zoltán; Fekete, Andrea; Grallert, Ágnes; Karányi, Zsolt; Kiss, László et al.. (2001). «Autolysis and aging of Penicillium chrysogenum cultures under carbon starvation: Chitinase production and antifungal effect of allosamidin» The Journal of General and Applied Microbiology 47 (4): 201–211.  doi:10.2323/jgam.47.201. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).

Kitinasa

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne