Klodia | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Antzinako Erroma, K.a. 95 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | ezezaguna, K.a. 45 (49/50 urte) |
Familia | |
Aita | Appius Claudius Pulcher |
Ama | Caecilia Metella |
Ezkontidea(k) | Quintus Caecilius Metellus Celer |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | Claudii Pulchri (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | latina |
Jarduerak |
Klodia Pulkra, latinez Clodia Pulchra Tertulla, (c. K. a. 94)[1] “Quadrantaria” bezala ere ezagutua, eta akademikoki Klodia Metelorena (Clodia Metelli), Apio Klaudio Pulker Antzinako Erromako patrizioak izan zituen hiru alabetako bat izan zen. Bere amaren identifikazioa ez dago argi, batzuen ustez Zezilia Metela Balearika izan zelarik, eta beste hainbat historialariren arabera honen iloba Zezilia Metela Luzio Zezilio Metelo Diadematusen[2] alaba izango zelarik Klodiaren ama.
Garaiko beste hainbat eliteko emakumeren antzera, Klodiak grekeraz eta filosofia ikasi zuen gaztaroan, bereziki ona izan zelarik poesia idazten[3]. Bere bizitza bere garaikideak izan ziren Marko Tulio Zizeronek, bere idatzietan, eta Gaio Valerio Katulok bere poemetan erregistratua geratu zen[4].