Kobentina (latinez Coventina), mitologia zelto-erromatarran, putzuetako eta iturburuetako jainkosa da. Ugaritasuna eta ugalkortasunaren ikurra da.
Erromatar garaian egin zitzaizkion irudi eta eskaintzei esker ezagutzen dugu. Frantzia hegoaldean, Ingalaterra iparraldean gurtu zuten bereziki, zehazki Northumberland konderriko Carrawburghen, han, bere omenezko tenplu bat baitago, Hadrianoren Harresian kokatua dago eta bertan hondar arkeologiko ugari aurkitu diren, txanponak, eraztunak, harriak, beirateria eta zeramikak kasu. Toki hau IV. mendearen amaieran utzi egin zela uste da, Teodosio I.a Handiaren jentilen aurkako ediktu baten ondorioz.
Baliteke beste inskripzio batzuk, Hispaniako bi (egungo Lugoko probintzian) eta Narbonensis-eko bat, Coventinari buruzkoak izatea, baina hori eztabaian dago[1][2].