Municheko Arte Barrutia edo Kunstareal alemanez, Bavariako hiriburuaren erdialdean dagoen auzo bat da eta hiriko hiru arte galeriek (Alte Pinakothek, Neue Pinakothek eta Pinakothek der Moderne), Gliptotekak, Staatliche Antikensammlungenek edo antzinateen Estatu Bildumak (biak greziar, etruriar eta erromatar artean espezializatutako museoak), Lenbachhaus, Brandhorst Museum (arte modernoaren bilduma pribatua) eta inguruko hainbat arte galeriek osatzen dute. Eraikin horiez gain, Egiptoko Artearen Estatuko Museoa (Ägyptische Staatssammlung) eta Lenbachhaus-en handitzea (2012an amaitzea aurreikusita) aurreikusten dira.
Pinakothek der Moderne-tik hegoaldean Dürckheim jauregi neoklasikoa dago (1842-1844 bitartean eraikia) bisitariak artearen mundura hurbiltzeko erabiltzen dena. Türkentor (1826) kuartel militar baten atea izan zen eta geratzen zaion aztarna bakarra da. Arte garaikidearen aldi baterako erakusketak bertan erakustea aurreikusi da. Kunstareal-ek natur zientzietako beste museo batzuk ere baditu, hala nola, Paläontologisches Museum (Paleontologia Museoa), Museum Reich der Kristalle (Kristalen Erreinuaren Museoa) eta Geologisches Museum (Geologia Museoa).