KwaZulu

KwaZulu
KwaZulu
1977 – 1994
Errepublika
KwaZuluko bandera

KwaZuluko armarria

Goiburua
Sonqoba Simunye
((euskaraz: «elkarrekin irabaziko dugu»))
Geografia
HiriburuaNongoma (1977-1980)
Ulundi (1980-1994)
Ekonomia
DiruaHegoafrikar rand
Kultura
Hizkuntza(k)Zuluera, Ingelesa, Afrikaans
Historia
Aurrekoa
Natal probintzia
Ondorengoa
KwaZulu-Natal

KwaZulu bantustan bat izan zen, hau da, Hegoafrikako apartheid sistema arrazistaren barruan etnia bantuentzat egokituriko lurralde autonomo bat.[1] 1977an independentzia eskuratu zuen. 1994an, apartheid erregimena suntzitua izan ondoren, Hegoafrikar Errepublikan integratu zen berriro ere[2]. Bantuen zulu herria edo etniarako sortu zuten.

Hasieran, Nongoma hiria lurraldeko hiriburu izendatu zuten, baina 1980an Ulundi hirira lekualdatzea erabaki zuten. Bere sorrera Hegoafrikako Gobernuak bere "apartheid" sistemaren zati gisa ezartzen zuen "garapen bereiziko" politikaren emaitza izan zen. Premisa zulu etniako populazioa zurientzat gordetako eremuetatik modu isolatuan garatu ahal izateko lurralde-eremu bat eskaintzea zen. 1989an KwaZuluk 4,9 milioi biztanle zituen.

Gatsha Mangosutu Buthelezik KwaZulu gobernatu zuen Hegoafrikako gainerako herrialdeekin integratu zen arte, zulu erregearen izenean, bera ere zulu errege familiako kidea baitzen. 1994an konstituzioak Hegoafrikako biztanle guztien arteko berdintasuna onartu zuen, arraza edozein zela ere. Estatuak (bantustanak ere deituak) desagertu egin ziren eta herrialde osoan integratu ziren.

  1. (Ingelesez) Sally Frankental; Owen Sichone. (2005). South Africa's Diverse Peoples: A Reference Sourcebook. ABC-CLIO, 187 or. ISBN 978-1-57607-674-3..
  2. bantustan - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. (Noiz kontsultatua: 2018-01-09).

KwaZulu

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne