Lamproita arroka igneo bat da, potasioan eta magnesioan aberatsa den lamprofido bat, hipoabisala. Lamproitak izen orokorpean bildutako arroka familia bat da, titanioan aberatsak, klinopiroxenoa, anfibola eta sanidina mineral nagusi bezala dituelarik, bigarren mailako mineral bezala apatita eta espinela dituen bitartean, obsidiana edo beira bolkanikoa ere izan dezakeelarik.