Latinismo

Latinismoa latin hizkuntzatik hitzez hitz mailegatutako hitza edo esamoldea da, bereziki arlo akademikoan erabiltzen dena, hala nola alma mater, alter ego edo habeas corpus. Euskaltzaindiaren arabera, latinezko hitz-andana du euskarak mailegatua (hiztegietan jasoak daude): curriculum, curriculum vitae, corpus, campus... Horiek euskal hitzak dira dagoeneko, eta euskal hitzek bezala hartzen dituzte kasu-markak: curriculum vitaea bidali dut; corpuserako bildu dira... Baina badira euskarak bereganatu gabeko hitz eta joskerak ere: latinismo izenez ezagutzen dira orduan. Horiek egokiak eta erabilgarriak dira euskaraz ere, erregistro jasoetan batez ere, nazioarteko hizkuntza guztietan gertatzen den bezala.[1] Hona hemen horietako zenbait, adibiderako, baita euskarak bereganatutako latinezko hitzak:

  1. «latinezko esapideak nola - Euskara Batuaren Eskuliburua» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-30).

Latinismo

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne