Limitaneiak Inperio Behereeko armada erromatarraren unitate militarrak izan ziren. Bere eginkizun nagusia mugak babestea zen, nahiz eta kasu askotan etsaiaren erasoei eustea besterik ez zuen egiten, hobeto hornitutako tropak iritsi arte, hala nola comitatenses-ak. Muga bera, askotan ibaien ibilguekin bat egiten zuen eta horrexegatik tropa horiei, ripenses (ibai ertzetakoak) ere deitu izan zitzaien[1].
Soldadu-artzain-nekazari kategoria bat zen, hau da, beren bizitzaren zati handi bat lurretik bizitzeko behar zen guztia lortzen saiatzen ziren, eta behar zenean armekin defendatzen zutena[2]; esan daiteke erreserban zeuden militarrak zirela.