Lorategi-hiri

Ebenezer Howard izan zen lorategi-hiriaren oinarri teorikoak ezarri zituen hirigilea

Lorategi-hiria edo loruria XIX. mende bukaeran Ingalaterran sortutako hiri mota da, landa eta hiriaren onurak uztartzen dituena. Haren garapena bermatzen duen hirigintza-mugimenduari lorategi-hirien mugimendua deritzo. Industria Iraultzaren ondorioz asmatu zen, arazo urbanoak (kutsadura handia eta gehiegizko jende pilaketa, besteak beste) ebazteko helburuarekin. Haren ideatzailea Ebenezer Howard (1850-1928) izan zen, zeinek To-Morrow: A Peaceful Path to Real Reform delako itzal handiko saiakera idatzi baitzuen 1898. urtean, hiri mota horren ezaugarriak eta onurak plazaratuz. Liburua 1902an berrargitaratu zen, geroago ezagunagoa egin izan den izenburuarekin, hots, Garden cities of to-morrow.


Lorategi-hiri

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne