Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Lurzoru-efektua

Lurzoru-efektua fenomeno fisiko bat da, aerodinamikarekin zerikusia duena. Gorputz batean dabilen haizeak presioak sortzen ditu eta, presio horien ondorioz, aldaketak gertatzen dira gorputz horren dinamikan, bai sostenguari dagokionez, bai karga aerodinamikoari dagokionez. Efektu hori aztertzen duen fisikaren atalari fluidoen dinamika esaten zaio.

Lurzoru-efektua zenbait arlotan aplikatzen da; adibidez, aeronautikan, hegazkinak hegan egiteko arrazoi nagusia baita; ur-kiroletan, urarekiko marruskadura murrizteko erabiltzen denean; animalien arloan eta automobilgintzan. Lurzoru-efektuak garrantzi handia izan du automobilgintzaren esparruan, batez ere lehiaketa-ibilgailuetan eta 1 Formulan.

Toyota 90C-V

Automobilgintzaren kasuan, lurzoru-efektua helburu honekin aplikatzen da: ibilgailuaren behealdetik errepidera doan aireak ahalik eta abiadura handiena izatea eta, horrela, depresioa sortzea (presiorik eza) ibilgailuaren eta lurzoruaren arteko distantzia murrizteko. Hala, karga aerodinamiko handiagoa sortzen da, baina horrek ez du haizearen aurkako erresistentzia areagotzen; ondorioz, ibilgailuaren atxikidura hobetzen da.


Previous Page Next Page