Manak

Dis manibus idatzita duen estela
Artikulu hau erromatar jainkoei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Man (argipena)».

Manak[1] (latinez: Manēs,singularrez Man) Erromatarren artean, hilen arima. Manei ardoa, eztia, esnea eta loreak eskaintzen zizkieten. Jaialdi bereziak antolatzen zituzten manen omenez:[2] otsailean ospatzen zituzten Parentalia eta Feralia hain zuzen ere.

Larak, lemurak, jeinuak eta penateekin batera, etxeko jainko familiar edo pertsonalak izaten ziren.

  1. Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
  2. Lur entziklopedietatik hartua.

Manak

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne