Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Mawtini

Mawtini
Jatorria
Ezaugarriak
Hizkuntzaarabiera
TonoaFa minor
HitzakIbrāhīm tooqān (en) Itzuli
kronologia
As-Salam al-Malaki (en) Itzuli Mawtini
Mawtiniren hitzak

Mawtini (Nire aberria, arabieraz: م بلادي) Ibrahim Tuqan poeta palestinarrak (1905-1945) idatzitako poema bat da eta Mohamed Fleyfel libanoarrak jarri zion doinua. Herrialde arabiar guztietan da ezaguna poema hau, eta Palestinako erresistentzia goraipatzen du, britaniarren agintaldiaren kontra. Arabiar batasunaren kantua da, eta palestinarren aldeko mugimenduarena ere Sirian.

Palestinako de facto ereserki nazionaltzat hartu zen 1936tik, gutxi gorabehera, 1996ra arte, urte hartan Palestinako Estatuaren "Biladi" edo "Fidah'i" izeneko himnoak ordeztu baitzuen[1]. Nolanahi ere, palestinar asko gehiago identifikatzen dira oraindik Mawtini himnoarekin, eta herriko bigarren himno ez-ofiziala dela pentsatzen dute.[2]

Saddam Husseinen erregimena erori ondoren, himno nazional gisa hartu zuten Iraken 2004an, Ardulfurataini izenekoaren ordez, Lewis Zanbakaren musikarekin.[3]

  1. «Palestinian National Authority» www.worldstatesmen.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
  2. (Ingelesez) Palestine – nationalanthems.info. (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
  3. (Ingelesez) Iraq (1958-1965, 2003-2004) – nationalanthems.info. (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).

Previous Page Next Page






موطني Arabic Химн на Ирак Bulgarian মাওতিনি Bengali/Bangla مەوتنی CKB Mawtini Danish Mautini German Mawtini Greek Mawtini English Mautini EO Mawtini Spanish

Responsive image

Responsive image