Metahemoglobinemia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | hemoglobinopatia eritasuna |
Espezialitatea | hematologia |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | sodium ascorbate (en) eta methylene blue cation (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | D74.9 eta D74 |
GNS-9-MK | 289.7 |
DiseasesDB | 8100 |
MedlinePlus | 000562 |
eMedicine | 000562 |
MeSH | D008708 |
Disease Ontology ID | DOID:10783 |
Metahemoglobinemia odoleko gaixotasuna da, gizabanako batek odolean metahemoglobinaren kontzentrazio altuak dituenean agertzen dena.
Egoera normalean, metahemoglobinaren gehiegizko portzentajea odolean %2 da. Hemoglobina normalaren aldean, metahemoglobinak burdina atomoa egoera oxidatuan du (Fe3+). Egoera horretan burdinak ez du oxigenoa behar bezala lotzen, eta metahemoglobinak ez du oxigenoa garraiatzen.
Odoleko eritrozitoek metahemoglobinaren kopurua handia dutenean (eta hemoglobina gutxi) ehunetako hipoxia agertu ohi da, oxigenoa ez delako ehunetara iristen. Hori da metahemoglobinemiaren ondorio kaltegarri nagusia. Odolak kolore marroi-iluna hartzen du.