Metamorfismoa arroka baten egitura edo konposizio kimikoaren egoera aldaketarik gabeko transformazioa da, sortu zen momentutik jasandako tenperatura eta presio baldintzen ondorioz. Egoera fisikoak aldatzerakoan eta trantsizioa egiteko beharreko energia lortu eta gero, material harritsua egoera desberdin batera aldatuko da baldintza berrietara egokituz. Transformazio hauek jasotzen dituzten arrokek, arroka metamorfikoak deitzen dira. Metamorfismoan eragiten duten faktoreen artean honako hauek aurki ditzazkegu:
Arroketan eragina duten eta aldaketa metamorfikoak eragiten dituzten kanpoko agentetzat har daitezke horiek. Arroka metamorfikoak aztertzean, helburu nagusi bat da arroka horiek kanpoko ageteen zer kondizio jasan behar izan duten zehaztea, eta , informazio horretatik, arroken historia tektonikoari buruz ahal dena ondorioztatzea. Metamorfismoa jasan duten arroken konposizio orokorra ezagutzea ere ezinbestekoa da, arroka metamorfizatuaren izaera zehazteko.[1]