Itxuraldaketa-irudi ere deitua, metaplasmoa esanahia aldatu gabe fonema eta, beraz, grafia kendu, gaineratu, ordezkatu eta aldatzeak eragindako irudi erretorikoa da. Jatorriz, Antzinako Greziako eta Erromako poesiagintzari zein gramatikako aldaketa-prozesuei egiten die erreferentzia. Metaplasmoak arrazoi nagusi bi dauzka gerta dadin: hiztunaren kasuan kasuko arrunkeria edo erosotasuna eta beren-beregi bilatutako efektu akustikoa.