Minitxerriak etxeko txerriaren aldaera bat da, gizakiak tamaina txikietarako moldatua.[1][2] Hasieran, esperimentaziorako eta ikerketarako erabili ziren, eta, ondoren, konpainiako animalia edo maskotatzat zabaldu ziren.[2]
Estatu Batuetako Minitxerrien Elkarteak ezartzen du minitxerrien (bost urte edo gehiagokoak) helduen tamaina 50,8 zentimetro altu (20 hazbete) edo 68 kilo (150 libera) baino txikiagoa izan behar dela, horrela sailkatzeko.[3] Elkarte horrek arrazetan oinarritutako sailkapena ere ezartzen du, arraza bakoitzerako forma, neurri eta tamainen estandarrekin.[4][5] Minitxerri gisa erabiltzen diren hamalau bat arraza daude gutxienez, eta horietatik ezagunenen artean, besteak beste, Juliana, Götttingen, Yucatán, Vietnamdarrak eta potbelly barietateak daude.[5]
Animalien babesa elkarteek hainbat arazo salatu dituzte: hazleen praktika txarrak, endogamia maila altuek eragindako gaixotasunak, garapenaren nahasteak eta desnutrizioa, neurri txikiak lortzeko, iruzur komertzialak eta jabeek abandonatzea.[6][7][8][9]