Moabera antzinako Moabeko azpi-hizkuntza edo dialekto kanaandar desagertua da. Moaberak, edomera eta ammonera bezalako dialektoek bezala, kanaandar dialektoen continuuma osatzen zuen. Continuum hau ipar-mendebaldeko hizkuntza semitikoen barnean sailkatzen da, hebreera eta feniziera bezalako hizkuntzekin.[1]
K.a. V. mendean desagertu zen eta honen inguruan dakigun guztia Mesha Estelatik eta El-Kerak Estelatik dator.